Akaitz I eta II kobak, Aralar mendilerroa, Gipuzkoa


Lareo urtegiaren inguruko bi koba eder hauek bisitatu genituen. Klub bezala, gure helburua irteera honetan, txikienak eta hasiberriak hezi eta ilusionatzea da, beti ere, inguruarekiko begirunerik handienaz.


 

Bisita honetarako beharrezko informazioa Felix Ugarte Elkarteak argitaratutako "Zulotoa, cuevas para montañeros por Guipuzkoa y alrededores" liburutik eskuratu dugu.
 

Ibilgailuak Lizarrustin aparkatu ditugu, Nafarroa eta Gipuzkoa arteko mugan. Lareoko urtegirako bidea laburra eta erosoa da bertatik, eta ongi seinaleztatua dago. Tunel artifizial bat eta Akerreta edo Maiziko sakana zeharkatu ondoren, urtegira iritsiko gara.



Koba bat bisitatzeko erarik errazena, seguruena eta didaktikoena bisita, espeleologia elkarte baten bidez egitea dela errepikatzen dugu behin eta berriz; elkartekoak arduratuko baitira antolakuntzaz eta formakuntzaz. Federazioko asegurua ere ezinbesteko da. Seguru honek kirol bat praktikatzen ari diren kirolzale bezala bermatzen gaitu. Gainontzeko mendi aseguruek, beren klausuletan mendian gertatutako istripuak barne hartu ditzakete, baina seguru federatiboak ekintza mota hauetarako espezifikoak dira.





Akaitz txiki II

Koba honetatik hasi gara urkitzen errazena delako. Bere sarrera topatu baino lehen eta guztiok jada “esploratzaile” moduan izanik, lehen zuloguneak topatzen hasi gara eta hauetako baten garapenak eta erorketak harritu gaitu. Sarreratik gertu sima bat ere topatu dugu, baina, gaur, bertatik aurrera egin ahal izateko ekipamendurik ez daramagunez, beste baterako utzi dugu.

 
Sima Akaitz II

Sima oso bertikala da eta kontu handiz ibili behar da bertatik begiratzeko. Kobako sarrera bere gainean dago.
 
Akaitz Txiki II koba.

Bere sarrera ederra pintura gorriz zikindurik dago, sinbolo nazi eta guzti. Gure ondarearen degradazioa ikusteak sortutako tristuraz hasi gara beraz, Pintura arrastoak ia koba osoan ikusi daitezke, baina zorionez, jada apalduta. 



Sarrera erosoa da eta kanpoaldearekin lotzen duten zuloguneak ditu Sarrerako gunean zeramikak eta mendiko ahuntzaren arrastoak topatu ziren, aurre-historian bizitoki izan zenaren seinale.

 

Behin sarbidea igarota, galeria nagusia erosoa eta zabala da. Lurzorua , ia ibilbide osoan laua dena, ondoratuta edo ur-putzuz osatuta egon ohi da, baina guk lehorra topatu dugu, amaieran izan ezik, non erdi beteak zeuden putzu batzuk topatu ditugun.


Beste batzuetan ikusi ahalko dugun laku ederra guztiz lehorra dago oraingoan. Harrigarria da hainbeste ur topatzea, ura lur-azpira hain erraz iragazten den ingurune karstiko batean. Koba osoa, ura atxiki eta putzu hauek sortzen dituen kapa geologiko iragazgaitz batek osatzen duela dirudi.

 


Udaran ura ez da lehortu eta desagertzen; pixkanaka iragazi egiten da, arrokarengan eragiten duen higadura eta disoluzio lanei esker. Neguko eurite eta elurteen itzulerarekin, koba hau berriro ikusiko dugu bere edukiera maximoan.


Arrokaren disolbatzea buztinetan amaitzen da, eta hauek koba guztian zehar ditugu bidelagun. Higatzen errazenak diren kapa geologiko hauen disolbatze motelak, zoruaren antzinako mailen erakusgarri diren formakuntza fosilak sortu ditu.
 
 



Ikusi ditugun gainontzeko formakuntzak,bai zoruan eta bai hormetan eta sapaietan, barrunbea betetzen ari diren formakuntzak dira. Gours handiak dira; hauetatik, ura poliki-poliki igarotzen da, eta duen mineralen kontzentrazio altuaren ondorioz sedimentatzen doa.


 
Prozesu honek, urteen igaroaz, antzina higadurak sorturiko barrunbea berriz beteko du,..... antzinako higadura, gaur egun ikus dezakeguna. Honela, alde batetik bildutako ura arrokaren zoru iragazgaitza higatzen doa eta zirrikitu ahulenetatik sartzen; eta bestetik, beste ur bat formazioak handituz doa, beste batzuekin elkartuz, azkenik, denboraren poderioz, barrunbea berriz betetze bidean.

Kobaren beste gune batzuk, kanpoko ur filtrazioetatik urruti eta uholdeak har ditzakeen guneetatik kanpo, buztinetan aberatsa den zorua gordetzen dute, non arkeologoen lanen aztarnak eta hartzulo izan daitezkeenak topa daitezke. Animalia hauen harramazkak hormetan ikusi daitezke. Hauetako bat, konkretuki zinez handia da.






Gure inguruan beste askotan bezala, barrunbe honetan ere, guztiz iluntasunean bizi diren intsektuak topa ditzakegu. Guk pseudoeskorpioiak ikusi ditugu, eta beste zenbaiten bila ibili bagara ere, ez dugu hauetakoren bat topatzeko zorterik izan. Lurrazpiko lakuetan edo ur-baltsetan bizi diren espezie hauek, beraien habitata lehortuz gero bizirauteko oso teknika eraginkorra dute: lokatz hezean lurperatzen dira eta uraren itzuleraren zain geratzen dira lozorroan. Kobazulo barnean, hezetasun maila egonkorra denez, oso zaila da lokatz hauek idortzea, eta bigun eta fresko mantentzen dira beti.





Azalpen geologiko eta biologiko hauek, barrunbetik kanpo ez dute zentzu handirik, baina bertan egonik, txikienek ere ulertzen dute naturaren sekretu eta mirari hauek gure begirune osoa merezi dutela. Hemendik aurrera barrunbeaz gozatzea besterik ez zaigu geratzen, formakuntzak ikusiz, eta ez ditugula ukitu behar gogoratuz, eta are gutxiago noski, puskatu.

Helduen jokaera, eta inguruarekiko begirunea, gure seme-alaben etorkizuneko portaeraren ispilu da,



 

 
Eszentrika txikiak

 




Barrunbearen amaieran formakuntza eder hauek daude. Sapaitik askatuak daude, era bitxian. Beste barrunbe batzuetan ere topatu izan ditugu eta kapen mugimendu geologikoen ondorio direla suposatzen da.

 
Zutabeen banaketaren goiko aldeko xehetasuna.
Zenbait barrunbeetan, bi unitate geologikoen desplazamendua ikusi daiteke, formakuntza desberdinen ezaugarri amankomun gisa.

(adb, Burgoseko Sima del Paño goiko argazkian)
(adb, Burgoseko Sima del Paño goiko argazkian)





 
Akaitz txiki I



Bata bestearengatik gertu, baina kokaguneagatik eta landaretzaz inguratua dagoelako topatzen zailagoa dugu Akaitz Txiki I. Ilargi formako sarrera du eta kanpoaldean artegi baten arrastoak daude.



Sarbidea oso erosoa da eta erraza da euria eta hotzarengatik babes bila barnean imajinatzea. Animali hezurren hondakinek txikienei imajinazioarekin jolastea eragiten die.... otsoa? tigrea? Horrelako ezer ez, baina imajinatzea gauza ederra da, eta dohakoa.

 


Ume hauek egiten duten hondakinen behaketa eta analisi lana, askoz aberasgarriagoa da, ikusitakoa hautsi edo jaurtitzeko arma bezala erabiltzea baino.
 


Gure bisitarekin jarraitzeko narrastera derrigortuko gaituen igaroleku estu bat pasako dugu. Buruz edo ipurdiz, norberaren arabera. Beldurra ere aukerakoa da.

 

 

 

Kobaren barrualdea oso ederra eta zabala da. Gours handi batek malda arina duen zorua estaltzen du eta erdigunean formakuntza zuri bat du.

 

 

 

 

Galeria handi honen alboetan kolada ederrak daude. Metro gutxietan bukaerako lakura iritsi gara, oraingo honetan, aurreko kobakoak bezala, lehorra. Jaitsierako malda handia eta irristakorra da. Jaisteak ez du, beraz, zentzu handiegirik.



Bisitako bukaeran, lakuaren goiko aldetik sarbidea duen galeriara pasatzen gara. Sarbidea arriskutsua da; sokarik gabe erortzea oso arriskutsua litzateke puntu honetan. Beste aldean, formakuntza ederrak topatzen ditugu eta bisitatzerik merezi ez duen lokatzez beteriko gune estu batean bukatzen da.



Barneko lakura sarbide-leihoa.

Behin, berriro ere kanpoan gaudelarik eta kotxeetarantz goazelarik, eguneko azken sorpresa dugu, mikologia lantzeko unea! Onddo beltz batzuk topatzeko zortea dugu!! Kontuz Satan onddoarekin
nahastearekin! Azken hau horixkagoa da eta airearekin kontaktuan oxidatu egiten da, haragia urdintzen zaiolarik.

  Onddo Beltza (Boletus Edulis)


Egindako lana ongi buruturik eta afaria aurreikusita genuela, eguna bukatzeko, gaur ikusi eta ikasitakoa oroitzea besterik ez zaigu geratzen. Espero dugu txikienekin egindako lanak balio dezala, etorkizunean lurrazpiko gure ondarearen defendatzaile eta zaintzaile beraiek izan daitezen.




Sakon Espeleologia Taldea Noain, Elortzibar
 Textua: Oscar Sicilia, Itzultzailea: Mikel Rezola, Argazkiak: Gemma Morraja y Oscar Sicilia

No hay comentarios:

Publicar un comentario