Ugarte Berri 1 - 2 eta Urtiaga 2 KobaK, Deba, Gipuzkoa

Enlace al texto en castellano

Klubak adin guztietakoentzako, baina bereziki txkienentzako antolatutako irteera. Deba inguruko koba politt hauek bisitatu genituen: Ugarte Berri 1 eta 2 eta Urtiaga 2.



Ugarte Berri Koba 1 y 2



Ugarte Berri 1 eta 2 Agiro, Sesiarte eta Otarre mendien artean aurkitzen dira. Ugarte Berri 1 labur laburra da eta Ugarte Berri 2k bi sarrera ditu; sarrera nagusiaren aurrean kareharria ateratzen duten harrobi bat dago, Bi sarren arteko trabesia egin nahi izanez gero, bertikaletatik aurrera egin ahal izateko materiala eraman beharko dugu.


 

Sarrerako aho handian, kobaren sekretuak kontatzen dituen denborazko gida bat aurkitzen da. Gaur egun, koba fosila, aintzinako garaietako uraren lanaren ondorioa da.



Barrunbe nagusiko ibilbidea laburra da eta berehala topo egiten dugu ibilbidearen bigarren zatiarekin, jaisteko aukera desberdinekin.





Irteera erraza da eta malda bat, korapilodun soka batekin prestatuta dago, igoera errazteko,



Irteeratik gertu zenbait katazulo ditugu esploratzeko eta espeleologo gisa gure dohaiak frogatzeko.



Lurrazpiko zientzietan parte hartzeko prest al daude haurrak? Gure elkartean bai. Prestakuntza, lana eta ilusioarekin grabatuak, margoak, lurrazpiko intsektuak, hezurrak,..... bilatzen jarraitzen dugu.





Pintura gorri hauek gure haurretako batek topatu zituen. Kolore saturatzaile batetik pasata daude eta begi hutsez ez dira errazak ikusten. Badirudi ikertuak daudela jada eta az direla ezer konkretua, agian gaur egungo grafitien arrastoak ere izan daitezke. Balio arkeologikorik gabekoak, baina guretzat oso baliotsuak, haur eta helduen elkarlana dela eta.



Zeharkaldia kontrako norantzan egitea posible da, soka finkoak aldez aurretik jarriz. Nahieran.Ekintza bi ordu ingurukoa izango litzateke 5 pertsonako talde batentzat.




Urtiaga Koba

Zelaieta mendian kokatuta dago, San Salbatore baselizatik hurbil. Koba txiki poliit bat da.





Katazulo txiki bat pasata, galeria nagusi hasten da, erosoa eta ongi kontserbatua.







Sarreratik gertu kata arkeologiko handi bat topatzen dugu, altueran metro t’erdi ingurukoa.



Berehala jada desagertutako kobazuloetako hartzek hibernatzean sortutako zenbait hartzulo topatzen ditugu Kontuz eta begirunez igaro behar dugu bertatik, ahal izanez gero, gure arrastorik ez uzteko.



Bisita laburra egin zaigunez, hormetako detaileei begira hasi gara .





Geologoek arroketan egindako kata bat topatzen dugu.



Eta helduenek espeleologiaren alderdi gogorra bilatzen dute.....







Kontsultatutako topografiaren arabera, inongo ekiporik gabe egin ahal den ibilbidea osatu dugu. Beraz, gure bisita amaitzea erabakitzen dugu.







Eta dena ez denez espeleoa izango...... zer hobeto barbakoa eder batekin bukatzea baino! Hori ere badakite beraiek egiten.



Egun zoragarria, adixkideak!


Sakon Espeleologia Taldea Noain
 Texto: Oscar Sicilia, Traducción/Itzultzailea: Mikel Rezola, Fotos: Gemma Morraja y Oscar Sicilia

No hay comentarios:

Publicar un comentario