Nafarroako Arkeologia Museoaren Biltegira Bisita. 1. zatia. // Visita al Almacén del Museo de Arqueología de Navarra. Primera parte.




Erkidegoan ditugun “aztarna” arkeologikoen %98a biltegiratzen den gunera itzultzeko pribilegioa izan dugu.

Ideia bat egiteko, Nafarroako Museoan, erkidegoan jasotako ondare arkeologikoaren %0,2 soilik aurki daiteke.. Gainera, museoan ikusgai dagoen erakusketa tarte luzez ez da aldatzen, eta materialaren arabera, inoiz ez.

Gure ondarea gorde eta babesteko lana, Jesús Sesma eta Jesús Garcíak burutzen dute, Nafarroako Gobernuko bi arkeologoek.
Gaur, berriz ere, biltoki honetako ateak ireki eta bertako altxorrik preziatuenak aurkeztu dizkigute, eta beraien griña, ondarea gordetzetik haratago, berau ezagutaraztea dela argi utzi digte.

Gure bisitari buruzko erreportai bat ekarri nahi izan dugu honera, guztiok ondare honetaz goza dezagun, gurea baita, edo gu harena baikara, nola edo hala, gure oraina zor baitiogu.

Nor izan ginen ezagutzera gonbidapen irekia da hau, nor garen ulertu eta etorkizunean nor izan nahi dugun proiektatzeko.

 

Jesús Sesmak egin digu harrera . Universidad de Navarran Historian doktore 1994tik eta Nafarroako Gobernuko arkeologo 1996tik, besteak besterecibe.

 

Jesús Sesma, Técnico Arqueólogo de la Dirección General de Cultura-Institución Príncipe de Viana del Gobierno de Navarra desde 1996 y Doctor en Historia por la Universidad de Navarra desde 1994. Ha ocupado el cargo de Jefe de la Sección de Arqueología entre 2003 y 2015, ejerciendo durante dicho tiempo también como patrono de la Fundación para la Conservación del Patrimonio Histórico de Navarra. Ha impartido docencia en la Universidad de Navarra como profesor asociado del Departamento de Historia durante 1994-1998 y 2010-1012. .


Jesús Sesmak biltegiaren beheko solairua bolumen edo pisu handiena duten piezak gordetzeko erabiltzen dutela azaldu digu, beraien aintzinatasuna edozein dela ere. Honela, lehenik eta behin, Orbaitzetako arma lantegiko labeetako pieza hau erakutsi digu.


XVIII mendekoa da, eta 1200 kilotik gora pisatzen du. Arma fabrikek nola funtzionatzen zuten azaltzen digu eta beraien kokapen geografikoaren zergaitia. Erkidegoko lurretan bi aurki zitezkeen, bata Eugin eta bestea, Orbaitzetan.



 
Ezkerreko argazkia: lehergailu huts bat. Barruan ipinitako lehergaia eta metxarekin funtzionatzen zuen.
Eskubiko argazkia: landutako proiektilak kalibratu eta desegokiak baztertzeko moldea.

Berehala pasa gara pisu handienekotik, bolumen handiena duen pieza ikustera: Soalargo menhir edo iruinarria. Erkidegoko lurretako eskulturazko lehen adierazpena dela esan daiteke, duela 4000 urte ingurukoa, Brontze Aroko hasierakoa ziurrenik.


Menhir edo iruinarri osotasunean, berarekin zenbait arma dituen gudari bat irudikatzen duen grabatua ikusi daiteke,


Biltokiko argiak itzalita eta beste argi indartsu bat erabilita, arkeologoek gudari misteriotsuaren zenbait sekretu aurkezten dizkigute.
Arkeologoaren azalpenei esker, guztiok identifikatu ahal izan ditugu irudiaren atal desberdinak. Gudari honen arma nagusia alabarda da, aizkora baten antzekoa dena, baina ahoaren ordez puntan amaiera duena.





Bere aurkikuntzak  badu istorio propioa. Topatu zuenak, bere altuera aprobetxatu nahirik, saskibaloira jolasteko saskia zintzilikatzeko erabili nahi izan zuen, eta altxatzean konturatu omen zen menhirra zela.


Laister Nafarroako Museora eramatekotan direla aipau digu eta topatu zen lekuan kokatzeko erreplika bat egingo dela. Bukatzeko pentsaerazi egiten digun esaldi bat: “sarri, museoan amaitzen duten aurkikuntzek bere izatearen zentzua galtzen dute, lekuz kanpo daudelako”· 


 

Galtzada erromatarrak nolakoak ziren ezagutuz eta miliario ek ematen diguten informazioa irakurriz jarraitu dugu bisita. Irudikoa Zaragozatik (Caesar Augusta) gertu aurkitu zen. Topatu zen lekutik hiriraino zeuden miliak ikusi daitezke bertan grabatuta. 


 

 
 
 


Foku indartsu batek eragindako kontraargi eta Jesús Sesmaren hitzetan murgildurik, erromatarren lengoaia deszifratuz goaz. Beraien laburtzeen inguruan, jainko desberdinei egindako gurtzen inguruan, hilarri moten inguruan,… ikasi dugu.

 


Jesúsesk zenbait hilarri aurkezten dizkigu eta beraietan idatzitako izenak nabarmentzen dizkigu, gizartean zuten mailari buruzko informazio asko ematen baitute. Honela nomen (abizena) praenomen (izena) eta cognomen (goitizena) agertzen dutenak bozkatu eta aukeratuak izateko eskubidea zutenak direla esaten digu. Cognomenak hildako pertsonaia hauen ezaugarriei egiten die erreferentzia, bai beraien istorio, garaipen edo ezaugarri fisikoei.
Zenbait adibide gehiago jarri dizkigu Jesúsek:


Marco Tulio Cicerone:

Nomen = Marco, Praenomen = Tulio (Tullus edo Tulori dagokiona), Cognomen = Cicerone (Cicerok garbantzu edo txitxirio esan nahi du. Plutarcok esan zuenez, bere arbasoren baten sudurrean grano edo pikorta bat, edo bere garezurraren itxura borobilduagatik)


Cayo Julius Caesar:

Nomen = Cayo, Praenomen = Julius ( Iulius izeneko arbasoa), Cognomen = Caesar, zenbait interpretazio egin izan dira

· un oculis caesiis ( "begi urdinak direla eta"): Cesarrem begiak beltzak ziren , baina Sila diktatorearenak urdinak ziren; interpretazio hau Cesarren aurkako propaganda bezala sortu ahal izan zen Cesar tirano bezala aurkezteko asmoz.

· un caesaries ( "ileengatik"): César burusoil geratzen ari zelako, bere aurkako iseka gisa.

· un Cesón Matris útero ( "zesarea bidez jaiotakoa")


Lucio Cornelius Escipion
Nomen = Lucio, Praenomen = Cornelius (Cornelio “adarrak dituen gizona”, irudizko adieran gurari moduan, gezien aurka babesten omen baitzituen forma honek), Cognomen = Escipion (“makil edo bastoi” esan nahi du, eta itsua ze bere aitari lagundu ohi izanagatik datorkiola esaten da; baita ibiltzerakoan izan zezakeen arazo batetik zetorkiola ere).

 


Izena eta abizenak soilik idatzia duten beste hilarri batzuk, gizarte mailan hainbeste botere ez zuten beste pertsonarenak dira; horietako batzuen abizena euskaraz idatzita dago. Adibidez:

Serenus Naruneni

Nomen = Serenus (jatorri latindarra), Praenomen = Naruneni (jatorri baskoia)

 

Mota honetako lurperaketak libertoekin erlazionatu ohi dira (liberto bat, liberatutako esklabu bat omen zen, eta sozialki, hiritar askeen azpitik kokatzen baziren ere, garrantzia handia izan omen zuten erromatar gizartean).

 
 

Biltegia bisitatzen jarraitu dugu. Eslavako Santa Criz aztarnategian topaturiko eskultura hau ikusi dugu. Hiriko plaza nagusian zegoen senatore baten irudia da, pertsona diuidun eta boteretsua izango zena. Eskultura Italiatik ekarria izan zen eta kapitel dotoreak zituzten bost metrotako zutabeen alboan kokatua zegoen.


Neurrira egindako irudikapen hauek trikimailu txiki bat zuten: egileek oinarri bezela zenbait eredu zituzten (togadunak, zaldunak,…) eta zegokion pertsonaiaren antza zuten beso eta burua egin behar izaten zituzten. Jatorrian, senatore honen eskultura, denboraren poderioz desagertu den pintura gorriz margotua zegoen.

 


Biltegi honetan gordetako Santa Crizeko aztarna arkeologikoak, egoera bikainean mantendu diren bakanetakoak dira.  Jesúsek dioskun bezela, erkidegoan gehiago ere topatu izan dira, baina lurrazpian.





Villae:

Erromak legionarioen esku uzten zuen konkistatutako lurra. Honela, jatorri miserablea zuten haiek, konkistatutako lurretan jaun bihurtzen ziren, laborantza eta abelktzantzarako esklabuak erabiltzen zituztenak. Villa hitza jatorriz, nekazal jabetzen erdigunean eraikitako etxebizitzari dagokio. Mosaiko ederrez apaindutako luxuzko kortijo horietan egiten zen ardoa.



Tina erraldoi hauetan gordetzen zuten erromatarrek ardoa. Goiko argakikoa Arellanoko udalerrian dagoen Villa de las Musas aztarnategikoa da. Jesús Sesmak kontatu digu bertan ardoa nola egiten zuten ikusi daitekeela.



Jesús Garcíak eskutan duen edalontzia, erromatarrek Arellanon ardoa dastatzeko erabiltzen zutena da (erabiltzen zuten lekuan bertan topatua). Berak dioskun bezela, edalontzi honetatik edozein ardo edatea ez litzaiguke gaur egun atsegingo, keramikak esmalterik ez duenez, edariek buztin zaporea hartzen baitute. Baina erromatarrak horretara ohituta zeuden, eta ez zuten ondutako ardoa edaten, baizik eta espezieekin nahastuta.


Jesús Sesmak garaiko ardoarekin prestatzen zituzten zenbait “koktel”i buruz aritu zaigu. Batzuk errazak, hala nola, urarekin nahastuta edota zaporea gozatzeko irekinda. Baina deigarriena hegaluze eta fermentatutako beste zenbait arrainen tripekin egindako nahasketa da, ardoari ukitu pikante eta azido bat eman ohi ziona. Badirudi ardoaren zaporearen inguruko gustuak asko aldatu direla!




Eta bapatean, Nafarroako Museoko biltokiaren lehen solairura egindako gure bisita amaitu da. Orain bigarrenera goaz, non Jesús Garcíak erkidegoko arkeologiaren beste mundu sekretuak aurkeztuko dizkigun. Baina horri buruz, bisitari dagokion bigarren postt-ean hitz egingo dugu.


Biltokiaren beheko solairu honetako informazio gehiago jaso nahi izanez gero, 2018an egin genuen bisitari buruzko lotura begiratzea gomendatzen dizuegu. Post honetako testuaren zenbait atal beste post hartatik jasoak izan dira.

Enlace:



Sakon Espeleologia Taldea Noain, Elortzibar

Texto y fotos de Mikel Rezola y Oscar Sicilia. Traducción al Euskara Mikel Rezola.

No hay comentarios:

Publicar un comentario