"Iragana
bizituz”
Abuztuaren
31ean Amarozko Mendizale Elkarteak
“Iragana bizituz” izenburupean antolatutako tailerretan parte hartu dugu
gipuzkoako Tolosan, Aranzadi Zientzia Elkarteko Jesus Tapia izan dugularik
gidari.
Bertan,
bai txiki eta baita helduek ere, imajinazioari ihes egiten utzi, eta
historiaurreari eta arkeologiari buruz asko ikasi ahal izan dugu, eta baita
gure arbasoek margotu, grabatu, ehizatu edota sua egiteko erabiltzen zituzten
hainbat teknika praktikatu ere.
Jendaurrean
eskertu beharrekoa da, elkarte txikiek, ia laguntza publikorik gabe, horrelako
ekimenak aurrera eramateko burutzen duten lana, txikienak zientzietara eta
kiroletara gerturatzea lortuz.
Eskerrik
asko Mendizale Amarozko Elkarteko kideei!
Jesus
Tapia Filosofía eta Letretan lizentziatua da, Historia espezialitatean,
Granadako Unibertsitatetik 1996ean. 1993tik darama Aranzadi Zientzia Elkarteak
aurrera eraman dituen indusketa eta eskuhartze arkeologikoetan parte hartzen
eta 2002tik Aranzadiko Historiaurreko Arkeologia departamentuko kide da.
Burutu
dituen lanik gehienak Euskal Herriko eta kantauri isurialdeko historiaurreari
lotuta egon dira, nahiz eta beste zenbait arlotan ere aritu den, hala nola,
Erdi Aroko arkeologian eta
garaikidean, guda zibileko eta gerraosteko hobietatik gorpuak ateratzen,...
Honetaz gain, nazioarteko ikerketa proiektuen barnean, Sirian edota Argentinako
Patagonian era lanean dihardu.
2003tik,
Aranzadiko kide gisa, bere ikerketa proiektu propioak ditu, kanpo eremuetan
historiaurreko aztarnak topatzera eta baita gipuzkoako historiaurrean gutxi
aztertutako aldiak ikertzera bideratutakoak ere.
Honela ba, Jesus Tapiaren azalpenen aurretik
ikusmin handia dagio, bai heldu eta baita gaztetxoen artean ere.
Historiaurreari eta arkeologiari buruzko azalpen batzuek osatzen dute gaurko
tailerretarako sarrera.
Azalpenekin batera historiaurreko zenbait
objetuen erreplikak erakusten dizkigu: keramika, lepokoak, arpoiak, tailatutako
silexa, hezurrezko orratzak, larruak….. eta hauetako bakoitzaren jatorria eta
erabilera azaldu dizkigu.
Momentu desiratuena ziurrenik, sua sortzeko metodo
desberdinak ikasteko unea izan da; honela kixkero eta metxero hitzen
esanahietatik abiatu eta historia eta historiaurreko garai desberdinetan sua
nola sortu izan den jakin ahal izan dugu.
Gure kabuz ikusi eta egiaztatu dugu nola,
argia pasatzen uzten duen bola batekin eta eguzkiaren izpiak baliatuz, hosto
lehorrak erre eta desiratutako garra lor daitekeen. Baina noski, luparen erabilera hau (filmetan
ikusi izanagatik bada ere) denok genekien! Hori bai, ba al dakizu luparen
efektu berdina lor daitekeela landutako izotz zati batekin? Historiaurrean ez
zuten ez kristalik eta ezta ispilurik, baina bai izotz asko eta bazekiten nola
landu eta nola erabili.
Sua sortzen duen garra lortzeak teknika eta
ahalegina eskatzen ditu, baina giza komunitateen garapeneri egin dion ekarpena agerikoa
da.
Bi egur elkarren artean igurtziz zerrauts fin
bat sor daiteke, eta ondoren, beroagatik piztu
Egurrak eskuz soilik igurtzita sua sortzea ez da batere erraza eta,
egurrez edo animaliaren baten sahietsarekin egindako arku batekin garra arinago
lortuko dugu.
Zorionez, eta gurasoen laguntzarekin, ia
guztiok lortu dugu teknika honekin sua sortzea. Beraz, ehizatzeko teknikak
ikasten hasteko ordua da, eta ehizatzeko arkuak eta bultzagailuak erabiltzekoa.
Tailerrekin amaitzeko, hormako adierazpenak
lantzera pasa gara. Jesusek, gure arbasoek kobetako hormetan animalia irudiak
marrazteko erabili zituzten teknikak erakutsi dizkigu eta praktikan jarri
ditugu.
Egun zoragarria!! Haur eta heldu, guztiok barruan
daramagun historiaurreko usaiaz blai geratu gara. Gure alderdi basatiena da,
barru barrutik ateratzen zaiguna, gure kultura eta ondarearekiko zaletasun
gisa.
Sakon Espeleologia Taldea Noain Elortzibar
Texto: Oscar Sicilia, Traducción/Itzultzailea: Mikel Rezola, Fotos: Gemma Morraja y Oscar Sicilia
No hay comentarios:
Publicar un comentario